sábado, 7 de abril de 2018

Gogoeta: Gure etxea zainduz, PLANETA ERRESPETATZEA lortzen dugu


Elementu garrantzitsua da ingurunea. Gutako nork nahiko luke nahas-mahasean, zaborrean, zikintasunean,… bizi? Ez da hobea, zoriontsu izateko, ingurune zainduan, garbian, ordenatuan eta osasungarrian bizitzea? Horrek esan nahi du oso garrantzitsua dela bizi garen ingurunea zaintzen laguntzea. Ingurunea da, kasurako, gure hiria, bere kale, parke, plaza, espazio publiko eta guzti. Zure ikasgela eta ikastetxea ere ingurunea dira. Eta izadiaz eta ingurugiroaz ere ari gara; horiek ere ingurunea dira. Hau guztia zaintzen dugun heinean, denok zoriontsuago bizi gaitezen laguntzen dugu.


Nola zain dezakegu ingurunea? Apurtxo bat pentsatzen baduzu, zuk zeuk emango diozu galderari erantzuna. Gainera, askotan hitz egingo zizuten gai honetaz: birziklatu, ez bota zaborrik, denon espazioak errespetatu, zikintzen duzuna garbitu, erabiltzen duzun materiala batu,…. Gauza ezagunak, ezta?

Oso aspaldi, orain 800 bat urte, oso pertsona garrantzitsua bizi izan zen Italian, San Frantzisko Asiskoa. Esaten zuen, besteak beste, izaki bizidun guztiak eta izadiko elementuak gure anai-arrebak direla, gu bezala, Jainkoak eginak izan direlako. Eta horrek, jakina, garrantzi handia ematen die. Horregatik anaia eguzkiaz, arreba ilargiaz eta arreba lurraz mintzo zen. Horrek guztiak laguntzen digu izadiari beste modu batera begiratzen eta izadia maitatzen.

Gaurko egunean, gogoratzen dugu kristauok San Frantzisko Asiskoa, ekologiaren zaindaria. Berak Gure etxea zainduz, PLANETA ERRESPETATZEA lortzen dugu.

Galderak:

Zein dira ingurune garbian bizitzearen onurak? 
Zuk nola zaintzen duzu ingurunea, izadia?
Lagun dezakezu denok ingurune hobean bizi gaitezen?  

domingo, 18 de marzo de 2018

Keinua: HISTORIAKO EMAKUMEAK



Nazioarteko Emakuamearen eguna dela eta hilabete honetan honen inguruan lana egin dugu jada. Gure neska-mutilek historiako emakume garrantzitsuren bat aukeratu behar izan dute. Etxean informazio pixka bat bilatu (izena, non eta noiz jaio zen eta zergatik den garrantzitsua) eta argazki bat inprimatu.

Gure neska-mutilek kontatu behar izan dute nor zen emakume hori eta zergatik aukeratu duten.

Keinua sinplea da eta gela bakoitzaren beharren arabera moldatu daiteke. Helburu nagusia da konturatzea betidanik egon direla oso emakume garrantzitsuak nahiz eta oso egoera zailetan bizi.



domingo, 11 de marzo de 2018

Ipuina: KOLORE-KOLORE


Koloreen munduan, bakoitzak bere izaera du. Adibidez berdea esperantzaren sinboloa da. Koloreen munduan arazoak sortzen direnean eta gehiegi konplikatzen direnean, Berdeak esaten die “ez galdu esperantza; galtzen ez baduzue, edozer konpondu daiteke”. Eta honen jarrerari esker, energia positiboaz kargatzen dira eta arazoak konpontzen dituzte.

Bestalde horia da, besteak elikatzea gustatzen zaiona, eta horregatik zerealetan bizi da gehienbat. Hala ere, luzaroan oso gaizki banaturik darama. Lurralde batzuetan gehiegi dagoen bitartean, besteetan ez da iristen.

Kolore laranjak berriz, beroa igortzen du. Gainontzeko koloreak hotzez daudenean, beregana hurbiltzen dira berriro goxo-goxo sentitzeko. Eta hau gertatzen da laranja Eguzkian bizi delako.

Gero marroia dago, oso gaizki sentitzen dena. Zeren norbaiti zerbait gaizki ateratzen zaionean “que marrón” esaten dute. Eta horregatik koloreen munduan ere zerbait gertatzen denean kolore marroiari egiten diote errieta. Horregatik, kolore marroia basora joan zen bizitzera lasai-lasai. Eta orain beste koloreak urduri daudenean, berarengana joaten dira lasaitzera.

Gorria beti gelditu ezinik dabil. Beti arazoetan sartzen oso bihurria delako. Arazo mota guztietan topatu dezakegu, politikoetan, etxekoetan, maitasunean. Eta hori da oso bizia delako, gure bihotzetan bizi baita.

Ezin ditugu beltza eta txuria ahaztu. Beti elkarrekin doaz, beraien bizkarrak itsatsirik daude eta.  Orduan, siamesak direnez, aprobetxatzen dira besteei adarra jotzeko, bata bestearengatik etengabe aldatuz. Baino ez dute inoiz gezurrik esaten. Beraiek badakite gauza on guztiek badutela zerbait txarra; eta txar guztiek ere, beti dakartela zerbait ona; argia eta itzala bezala.

Eta ezin genituen arrosa eta urdina ahaztu! Oso kolore maitekorrak, ausartak, indartsuak eta eskuzabalak ziren. Baino historian zehar kolore arrosari pentsatzea eta erabakiak hartzen debekatu diote. Eta urdinari ordea, negar egitea eta beldurra izatea debekatu diote. Gainera, horretaz gain, arrosari esan zioten “zu beti panpinekin jolastu behar zara”; eta urdinari ordea “zu beti baloiarekin”. Baino egia esateko urdinari panpinak gustatzen zitzaizkion eta arrosak primeran pasatzen zuen futbolean.

Horregatik ezkutatzen ikasi zuten eta beraien jolasak elkartrukatzen ere bai. Pentsatu nahi zutenean, pentsatzen zuten; negar egin nahi zutenean, negar egiten zuten.

Baino horrelakoetan koloregabeak iristen ziren esanez: “urdina, utzi negar egiteari eta baztertu panpinak” “eta zu arrosa, baloia ezta ukitu ere eta ez hainbeste pentsatu”. Eta horrela urteak eta urteak pasa ziren; menderik mende.

Azkenean gure bi kolorean beldurrez egoten nekatu ziren; beraiek beraien izaera propioa izan nahi zuten, ez inposatutako bat. Eta horrexegatik egun batean koloreen mundutik ihes egin zuten. Urdina oso beldurturik zegoen; baina arrosak ideia bikaina izan zuen “zergatik ez gara gu biok nahasten?”.

Eta hala izan zen. Nahastu eta kolore MOREA sortu zuten. Honenbestez morea oso kolore maitekorra eta eskuzabala da. Gainera besteei laguntzea atsegin du. Oso kolore azkarra eta ausarta da. beldurra duenean negar egiten du, baina segituan pasatzen zaio. Futbolera jolastu nahi duenean, baloiarekin ibiltzen da; eta panpinekin nahi duenean, hauekin ibiltzen da. nahi duena egiten du; besteek pentsatzen dutena inporta ez zaiolako.

Horregatik morea libre izan nahi duten pertsona guztiengan bizi da.

Hausnartzeko galderak:
-      Zein da ipuinetik gehien gustatu zaizun kolorea?
-      Zeinekin identifikatu zara?
-      Uste al duzu neskak eta mutilak desberdinak direla?
-      Zer gertatzen da mutil batek panpinekin jolasten bada? Eta neska bat futbolean?

domingo, 4 de marzo de 2018

Gogoeta: ETXEA zaintzen badugu, BERDINTASUNA lortuko dugu

Martxoari hasiera emango diogu, eta martxoak 8 hartuko dugu abiapuntu bezala. Horregatik uste dugu hilabete honetan zehar BERDINTASUNA zentzu guztietan lantzea ezinbestekoa dela. Gure gizartean oraindik gauza asko daude aldatzeko eta rol puskatzeko. Beraz, erakutsi dezagun gure ikasleei desberdintasun guztien gainetik, guztiak berdinak garela, eskubide eta betebehar berdinekin. 



Zer da BERDINTASUNA?

Zer da berdintasuna? Guztiak berdinak al gara? A ze galdera zaila bi hauek. Alde batetik desberdinak gara, pertsona bakoitza izaera desberdina duelako eta gauza ezberdinak gustatzen zaizkigulako. Gainera eskolan behin eta berriro errepikatzen dizuegu garrantzitsua dela bakoitzak bere berezko izaera izatea. Baino esan beharra dago, azken batean pertsona guztiak pertsonak garela eta eskubide berdinak ditugula.

Gaur egun oraindik desberdintasun handiak daude eskubideei dagokionez. Adibidez, ez da berdina Irunen bizi den mutil bat edo Afrikako herrialde pobre batean bizi den mutil bat. Zoritxarrez ez dituzte eskubide desberdinak. Eta zuen ustez legezkoa al da eskubideak jaio garen tokiaren araberakoak izatea? Horregatik, hilabete honetan zehar berdintasunaren alde egin nahi dugu.

Baino berdintasunaren hitza, askoz ere zabalagoa da. Datorren martxoaren 8an Emakumearen eguna ospatzen dugu. Egun hau zergatik ospatzen dugun galdetuko duzue. Ba erantzuna erraza da, emakumeak oraindik eskubide berdinak ez dituztelako toki guztietan. Aurrera pausu handiak eman dira historiako azkeneko urteetan zehar, baino leku askotan oraindik eskubide asko falta zaizkie. Begiratu zuen ingurura; desberdintzen zaituen zerbait ikusten duzue? Guretzako guztiak zarete ikasleak; ez du inporta neska edo mutilak izatea.

Oraindik askotan entzuten dugu neskak eta mutilak desberdinak garela. Adibidez: panpinak eta arrosa kolorea nesken kontua dela; urdina eta futbola mutilen gauzak direla; neskak negartiak direla edo mutilak ausartak. Baino ez dugu uste hori egia denik. Pertsona bakoitza desberdina da eta hori den bezalakoa onartu behar dugu. Beraz, hilabete honetan zehar gustatuko litzaiguke desberdintasun horiek baztertzea eta denak elkarrekin egotea. Ez du inporta neska edo mutila izatea, azkarra edo motela, dibertigarria ala aspergarria, pobrea ala aberatsa… Guztiak gara berdinak.

ETXEA zaintzen badugu, BERDINTASUNA lortzen dugu

domingo, 25 de febrero de 2018

Keinua: KONPROMEZU bat hartuz

Lehengo asteko bideoa ikusiko dugu eta paper batean (eta banaka) apuntatuko ditugu zein keinuak ikusten ditugun bertan.




Bideoa ikusi eta gero, elkarjarri ditzakegu zein keinuak ikusi ditugun. Arbelean zerrenda ditzakegu guztiak (baten edo besteren inguruan gogoeta egin dezakegu).

Bukatzeko, neska-mutil bakoitzari eskaintzen diogu isilune bat eta gonbite hau egiten diogu: Egindako guztia kontuan izanik, zein konpromezua hartuko lukeen hurrengo egunetan egiteko. Hezitzaileak hartutako konpromezua ozenki konpartitzen anima dezake.




domingo, 18 de febrero de 2018

Bideoa: FABORE KATEA



Gogoetarako galderak:
- Zein da bideo honen mezua?
- Guk guztiok gauza on bat egingo bagenu, gure ingurua hobera egingo al luke?
- Zein gauza onak egin ditzakegu?

domingo, 11 de febrero de 2018

Ipuina: OSPITALEKO GELAN

   Gizon bi, gaixo larriak biak, ospitale bateko gela berean zeuden. Bat arratsaldero ohean eserita jartzen zuten, biriketako ura ateratzen laguntzeko. Ohea gelako leiho bakarrera begira zegoen.
   Beste gizonak denbora osoan gora begira egon behar zuen. Biak luzaroan egoten ziren hizketan.
   Emazteez eta familiez hitz egiten zuten, beren etxeez eta ogibideez, soldadutzaz, oporraldiez. Eta arratsaldero, leiho ondoan zegoen oheko gizonak, esertzen zenean, gela-lagunari leihotik hara ikus zezakeen guztia kontatzen zion.
   Beste oheko gizona ordu horiek noiz etorriko desiratzen egoten zen, orduan bere mundua zabaldu eta kanpoko koloreez janzten baitzen.
   Leihotik parke polit bat ikusten omen zen; parkean laku ederra zegoen. Eta ahateak eta zisneak uretan, umeak kometekin jolasean. Maiteminduak eskutik helduta paseoan, loreak ostadarraren koloreez apainduta.
   Leiho ondoko gizonak ezin hobeto deskribatzen zuen dena, beste aldeko gizonak begiak ixten zituen eta guztia imajinatzen saiatzen zen.
   Arratsalde sargori batean, leiho ondoko gizonak leiho aurretik zihoan desfile bat deskribatu zion. Beste gizonak ez zuen musika-banda entzuten, baina bere irudimeneko begiez beste gizonak hitz magikoez deskribatzen zuen modu-moduan ikusten zuen.
   Egunak eta asteak joan ziren... eta egun batean leiho ondoko gizonari alta eman zioten, sendatuta baitzegoen.  Gela-lagunari, estimu handiz, agur esan zion eta, pozik, bere etxera joan zen.
   Biharamunean, beste gizonak mesedez leiho ondoko ohera eramateko eskatu zion erizainari.
   Erizainak atseginez aldatu zuen beste ohera eta, eroso zegoela ikusi ondoren, gelatik atera zen. Astiro-astiro eta kontu handiz, ukondoarekin indar eginez, gizona tentetu egin zen; azkenik, kanpoa ikusiko zuen, hura bai poza! Ahaleginak egin zituen, ba, jarrera ona hartzen eta leihotik begiratzen... eta begiratu zuenean, beste aldean horma zuri bat ikusi zuen.
   Gizonak erizainari galdetu zion, orduan, beste gizonak nola kontatzen eta deskribatzen zizkion leihotik ikusten omen zituen gauza liluragarriak. Erizainak erantzun zion gizona itsua zela eta horma zuria ere ez zuela ikusten. “Beharbada, animatu nahi zintuen”.

Gogoetarako galdera:


Ipuinak eta hilabete honetako leloa (GAUZA TXIKIAK egiten baditugu, zure ETXEA zaintzen ari zara), zerikusia al daukate? Zertan?