domingo, 28 de enero de 2018

Keinua: BAKEaren aldeko ekintza

Aste honetako ekintza, 30ean San Juan Plazan "bakearen aldeko" ekintza izango da. Bertan Kristau-Eskolako ikastetxeak izango gara: EL Pilar, La Salle eta San Bizente.

BAKEA IZAN DADILA ZUEKIN!!!


domingo, 21 de enero de 2018

Bideoa: ZAZPI KOLORE (guztiok kantatzeko)


Gorria, guztiz gorria;
odolaren bizia,
maitasuna, berotasuna,
suaren ondoan kolorea.
Laranja, guztiz laranja;
frutaren kolorea,
alaitasuna, garaipena,
beharrezko energia.
Horia da bizitasuna,
eguzkia ederrena,
poztasuna agerian,
jolastuko al gara?
Zazpi kolore gure munduan,
zein dator bat zurekin?
Kantu Kolore Euskal Herrian,
jantzi eta dantza gure artean.
Berdea, guztiz berdea;
natura dut gainean,
lasaitasuna, gaztetasuna,
esperantzaren kolorea.
Ziana, guztiz ziana;
osasuna gardena,
emankortasuna, zindotasuna,
sendatzeko kolorea.
Urdina da nobletasuna,
itsasoa handiena.
zintasuna agerian,
jolastuko al gara?
Zazpi kolore gure munduan,
zein dator bat zurekin?
Kantu Kolore Euskal Herrian,
jantzi eta dantza gure artean.

Morea da ahalmen geroa,
lore guztiak hemen dira,
beti alai irribarrea,
zazpi koloreak.


domingo, 14 de enero de 2018

Ipuina LH: BRODEK, EGUNAREN ETA GAUAREN DRAGOIA

Iritsi zen eguna. Brodek izeneko dragoi gazteak zein alderditakoa izan aukeratu behar zuen, gau-dragoi ala argi-dragoi bilakatu behar zuen. Talde biek ezin zuten elkar ikusi, batak bestea biziki gorrotatzen zuen, arerio naturalak baitziren.

Dragoi bakoitzak, komandantea iristen zenean, zein alderditakoa izan aukeratu behar zuen. Behin aukeratu ondoren, alderdi horretako armadan parte hartzen zuen. Gehienek txikitan aukeratzen zuten alderdia eta, ondoren, urteetan entrenatzen ziren behin betiko aldaketa egin baino lehen. Baina Brodek izeneko dragoiak ez zeukan argi zein aukeratu. Eta ez zitzaion denborarik geratzen. Goizaldean, hegoak gauaren urdinez ala eguzkiaren urre-kolorez jantziko zitzaizkion. Eta hala geratuko ziren betiko… eta berak eguzkia zein ilargia gorrotatuko zuen ezinbestez.

Horregatik, Brodek basora joan zen pentsatzera. Uste zuen hantxe aurkituko zuela bere eztabaidaren erantzuna. Baina basoan, gauaren isiltasunean, ez zegoen erantzunik, ilargi zuri ederra, zilarrezko distirak zituena, baizik. Beno, eta haizea zuhaitzen hostoetan, ohi baino haize hotzagoa. Ematen zuen dragoi gazteari agur esan nahi ziola. Eta gaua, gau sakona, izarrez betea,… Ezergatik ere ez zuen nahi Brodek dragoiak argi-dragoi bihurtu eta gauaren mirari hura gorrotatu… Une horretan hegoak gauaren kolorez tindatzen zitzaizkiola sentitu zuen.

Baina gauak indarra eta iluntasuna galdu zituen, egunsentiko lehenengo argiei bidea uzteko. Dragoiaren momentu edo une faboritoetako bat zen. Izugarri gozatu zen gure dragoia zeruak hartu zuen arrosa-kolore ederraz, lehenengo eguzki-izpiaren epeltasunaz, urmaeleko uretan agertu ziren distira gorrixkez, txori goiztiarren txorrotxio alaiez… Ez zuen nahi gau-dragoi bilakatu, ez zuen nahi edertasun liluragarri hura gorrotatu.

Eta negarrez hasi aurretik, hegoen behin betiko kolorea zein zen jakin baino lehen, Brodek urmaelera joan zen hegaz. Iritsi zenean, uretan murgildu zen, bere bake-egarria asetzeko, eta gero zeruraino igo zen, ahal zuen bezain altu, lurreko injustiziatik ihes egin nahi balu bezala. Eta hango goiko hotzak hegoei eragitea eragotzi zionean, ahoa zabaldu zuen, bere sugarra jaurtitzeko, berau gastatu nahirik bezala. Hobe inoiz izan ez bazuen!

Baina sugarra atera ordez, antzigarra atera zitzaion. Antzigar-geruza leunak soro eta belardiak estali zituen, dragoiaren bake-nahiak eta urmaeleko urak miraria egin balute bezala. Eta orduantxe ohartu zen gure dragoia ez zela izango gau-dragoi, ezta argi-dragoi ere; bere hegoetako bat ilargiarena zen; bestea, eguzkiarena.


Eta noizean behin Brodek dragoiak soro eta belardiak zuritzen ditu bere arnasa magikoaz, antzigar-geruza ederraz. Ematen du munduari gogorazi nahi diola, gorrotatzen ez dakigunean, ez dagoela egunaren eta gauaren artean zertan aukeratu.

Hausnarketarako gaderak:
- Zein da gure ipuinaren pertsonai nagusia?
- Zein aukera inportantea egin behar zuen?
- Zuk zer aukeratuko zenuke, gaua ala eguna? Zergatik?
- Zer gertatu zitzaion Broderi bukaeran?
- Zein da ipuin honetako esanahia?

Uso zuriak irakatsi nahi digu
gerrarik gabeko mundua
behar dugula lortu.
Alaitasuna, bakea eta maitasuna dakarzkigu
eta gu denok hobeto bizitzea nahi du. 

Ipuina DBH: BAKE PERFEKTUA

Behin batean errege batek sari handia eskaini zuen pintura batean bake perfektua irudikatzea lortuko zuen artistarentzat. Artista asko saiatu ziren. Erregeak, pintura guztiak ikusi eta ikusi ondoren, bi bereizi zituen.

Lehenengoan oso laku geldia eta barea agertzen zen. Lakua ispilu perfektua zen, inguruko mendiak islatzen zituen ispilua. Mendien gainetik oso zeru urdina ikusten zen, laino zuri leunez jantzia. Margolan hau ikusi zuten guztiek irabazlea izango zela uste zuten, bake perfektua erakusten baitzuen.

Bigarren pinturak ere mendiak zituen. Baina mendiok aldapatsuak eta harritsuak ziren. Mendien gainetik zeru ilun eta bortitz beldurgarria ageri zen, eta zaparrada gogorra, tximista eta guzti, dena bustitzen. Menditik behera bitsez gainezka zetorren uharrak burrunba egiten zuela zirudien. Honek guztiak, egia esan, ez zuen bakerik iradokitzen.


Baina erregeak, margolanari arreta handiz begiratu zionean, ikusi zuen ur-jauziaren atzean, haitzaren arrakala batean, zuhaitz txiki bat. Zuhaixkaren adartxoetan, habia bat. Eta ur-jauzi bortitzaren burrunba-hotsaren erdian, txoritxoa lasai habiaren barruan...

- Bake perfektua?

- Zein izan zen, zure ustez, margolan saritua?

Erregeak bigarrena aukeratu zuen. Badakizu zergatik? Hona hemen Erregearen azalpena:

“Bakea ez da zaratarik gabeko, arazorik gabeko, lan gogorrik gabeko edo minik gabeko lekuan egotea. Bakeak esan nahi du, horiek guztiak diren lekuan egon arren, gure bihotzaren barrenean lasai egotea. Horixe da bakearen egiazko esanahia”. 


Gogoetarako galderak:
- Bakea marraztu beharko bazenu, nolako marrazkia egingo zenuke?
- Ipuinean azaltzen diren bi ipuinetatik, zei aukeratuko zenuke?
- Zer da zuretzako bakea?

Uso zuriak irakatsi nahi digu
gerrarik gabeko mundua
behar dugula lortu.
Alaitasuna, bakea eta maitasuna dakarzkigu
eta gu denok hobeto bizitzea nahi du. 

domingo, 7 de enero de 2018

Gogoeta: gure ETXEA zainduz, BAKEA lortzen dugu.

Gure etxea zainduz, BAKEA lortzen dugu.

Urte berri on guztiei eta ongietorriak izan zaitezte berriro eskolara! Zer moduz pasa dituzue oporrak? Seguru bikain igaro dituzuela eta pilak kargatzeko aukera izan duzuela. Orain berriro hemen gaude gauza pilo bat elkar banatzeko eta asko ikasteko. Seguru egun hauetan irudi asko ikusiko zenituztela Olentzero eta Erregeenak opariz gainezka. Ba… hilabete honetan eskatzen dizueguna da zuek paper hori hartzea. Baino gure zakuak opariz beteak egon beharrean, bakez beteak eramango ditugu.
Batzuek oso memoria ona duzue eta seguruenik gogoratuko zenuten urtarrilaren 30ean beti bakearen eguna ospatzen dugula. Baino… ba al dakizue zergatik? Ba ospakizun hau duela 54 urte sortu zen munduko eskola guztiek bakearen alde lan egiteko. Eta egun hori aukeratu zen Mahatma Gandhiren heriotzaren urteurrena delako. Berak lortu zuen bere herria, India alegia, Erresuma Batutik modu baketsu batez independizatzea. Normalean herrialdeak askatasuna lortzeko, borrokatu behar izan dute eta gerrak jasan. Baino Gandhik gauzak egiteko beste modu bat erakutsi zigun.

 Guk ere eredu hori jarraitu nahi dugu. Horregatik arazoak ditugun bakoitzean, borrokatu gabe edo garrasi egin gabe konpontzea gustatuko litzaiguke. Egia da ohituak gaudela beti biderik errazena hartzeko. Eta horregatik gure lagunak iraintzen ditugu edo beraiekin borrokatzen gara. Baino hemendik aurrera ahalegin txiki bat egingo dugu gauzak modu baketsu batez konpontzeko. Modu honetan lagunak ez dira gurekin hainbeste haserretzen eta ez ditugu hainbeste mintzen. Beraz saiatu gaitezen gu ere Gandhiren antzera arazoak modu baketsu batez konpontzen.

Gure etxea zainduz, BAKEA lortzen dugu.

Uso zuriak irakatsi nahi digu
gerrarik gabeko mundua
behar dugula lortu.
Alaitasuna, bakea eta maitasuna dakarzkigu
eta gu denok hobeto bizitzea nahi du.