jueves, 23 de noviembre de 2017

Dinamika: MULO proiektua eta KILO operazioa

Dinamika: SOBREA ETA KILO OPERAZIOA

  Hilabete honetan Maria Haurraren ospakizunak egingo ditugu, bertan elkarrekin kantatuko dugu eta dinamikak egingo ditugu. Beraz, ez dugu honi guztiari ezer gehiago gehituko.

  Hau dela eta, pentsatu dugu hil honetako keinu xumea MULO proiekturako diru bilketa eta CARITASEra KILO operazioa izatea. Aurreko astetan banatutako sobretxoak bilduko ditugu eta FISCera eramango ditugu. Dinamika honen helburu nagusia elkar laguntzearen kontzientzia piztea da. Guztion artean herri horretako ospitalea martxan jartzeko gai gara. Ea lortzen dugun denok parte hartzea proiektu polit honi laguntzeko.



sábado, 11 de noviembre de 2017

Bideoa: HELP ME, PLEASE



- Zer iruditzen zaizu bideoa?
- Zer ruditzen zaizu gertatutakoa?
- Zuk egingo al zenuke antzeko zerbait?
- Zertara gonbidatzen gaitu bideoak?

sábado, 4 de noviembre de 2017

Ipuina: Anthony de Mello-ren ipuina

“Kalean neskatila bat hotzak kikilduta ikusi nuen… Ez zuen jatordu berorik egingo zuen antzik. Haserretu egin nintzen eta zera esan nion Jainkoari: Zergatik gertatzen dira gauza hauek? Zergatik ez duzu hau konpontzeko ezer egiten?

Unetxo batean, Jainkoa isilik egon zen, baina gau hartan bat-batean erantzun zidan: “Hara, zerbait egin dut bai. Zeu egin zaitut”.

Ni?

Bai, “zeu egin zaitut” serioa da eta bertigoa eragin dezake. Gure ardura edo gure erantzunkizuna jartzen du jokoan.

Pertsonok gehiegitan jokatzen dugu begirale hutsak edo tabernako tertuliakideak bagina bezala. Asaskatzeko edo, balorazio orokorrak egiten ditugu: “Zer txarto dagoen dena!!”. Beste batzuetan, gure borondate ona guztiz teorikoa izaten da: “oxala…”, “nahiko nuke….”…

Baina ez da nahikoa predikatzea, garia eman behar baita. Gutako bakoitzak erantzun pertsonala eskaini behar du, erantzun konkretua. Eta lanari ekin behar dio. Mundua konpontzeko, eskuak behar baitira.

Beharrezkoa da konpromiso aktiboa. Ekinik gabeko konpromisoak gurpilik gabeko bizikletak beste balio du; ez du inora eramaten.

Eta guk norabait iritsi nahi dugu. Horregatik, lehenengo mundu honetan, goizero, gogotsu eta lagun hurkoaren alde ekiteko asmoz jaiki beharko genuke.
Hona hemen asko on batzuk:

Joan XXIII.aren lasaitasunari buruzko dekalogoa

1. Gaurkoz, eguna beste barik bizitzen saiatuko naiz, nire bizitzako arazoa oso-osorik behingoz konpontzen aritu barik.
2. Gaurkoz, nire itxura ahal dudan guztian zainduko dut: atsegina izango naiz jokaeran; ez dut inor kritikatuko eta ez naiz inor (neure burua izan ezik)  hobetzen edo diziplinatzen saiatuko.
3. Gaurkoz, zoriontsu izango naiz, zoriontasunerako (ez bakarrik beste munduko zoriontasunerako, baita mundu honetarako zoriontasunerako ere) sortua izan naizen ziurtasunean.
4. Gaurkoz, gorabeherei moldatuko natzaie, gorabeherok nire nahiei/gurariei molda dakizkien nahi izan  barik.
5. Gaurkoz, nire denboratik hamar minutu idazki on bat irakurtzen emango ditut, jatekoa gorputzaren bizigarri den bezala, irakurgai ona arimaren bizigarri baita.
6. Gaurkoz, ekintza on bat egingo dut eta ez diot inori esango.
7. Gaurkoz, egin nahi ez dudan gauza bat, bat gutxienez, egingo dut; eta nire sentimenduak minduko balituzte, saiatuko naiz inor ohartu ez dadin.
8. Gaurkoz, programa zehaztua egingo dut. Agian ez dut beteko, baina idatziko dut. Eta zorigaitz bitatik babestuko dut nire burua: presatik eta zalantzatik.
9. Gaurkoz, bete-betean sinetsiko dut, gorabeherek aurkakoa frogatu arren ere, Jainkoaren probidentzia munduan inor gehiago ez balitz bezala arduratzen dela nitaz.
10. Gaurkoz, ez naiz ezeren beldur izango. Bereziki, ez naiz beldur izango ederra denaz gozatzeko eta ontasunean sinesteko. 

GOGOETARAKO

Zer egin nahi duzu GAURKOZ denok mahai berean eseri gaitezen?