Santa
Juanaren antzera,
SOLIDARIOAK izaten, gure ETXEA zaintzen dugu.
Hilabete hau oso berezia
da gure eskolarentzat eta munduan zehar Mariaren Lagundiak dituen beste
eskolentzat ere. Gure fundatzailearen eguna ospatuko dugu eta hori ez da
txantxetako gauza! Eskolan hasi zinetenetik entzun diguzue irakasleoi Santa
Juanaren inguruan hitz egiten eta egindako lan izugarria goraipatzen. Baina
gure helburua ez da bere istorioa buruz ikastea, baizik eta Santa Joanaren
pausuak jarraitzea da gure helburu nagusia, alegia.
Urtero
Juanaren ezaugarrietako bat izaten da protagonista, eta aurtengoan “solidario
izatea” izango da. Juanak asko sufritu zuen bere bizitzan zehar
izandako arazoengatik, baina guztietatik aurrera eginez atera zen. Nola lortu
zuen? Ba ez dago misterio handirik; bere nahiari esker atera zen aurrera, beti
bere bihotzari entzuten baitzion. Zenbaitetan nahi ditugun gauza guztiak ezin
ditugu bakarka egin. Joana oso emakume eta pertsona onez inguratu zen.
Gu
ere egunero pertsonez eta lagunez inguraturik gaude eta hauekin harremanetan
egotea ezinbestekoa da. Batzuetan ez da erraza gauzak guk nahi ditugun bezala
egitea, besteekin adostasun batera iritsi behar dugu eta. Baina horretaz gain,
oso garrantzitsua da gure inguruko pertsonak oso ondo zaintzea. Eta horretarako
daukagun armarik handiena maitasuna eta solidario izatea da. Gure lagunak
maitasunez tratatzen baditugu eta gugatik egiten dituzten gauzengatik eskerrak
ematen baditugu, zaila izango da arazoak sortzea.
Ez
zaigu gehiegi kostatzen eskerrak ematea, azken batean hitz bakarra da. Baina
benetan bihotzetik ateratzen bazaigu, guztiz baliotsua izango da ingurukoekin
gustura sentitzeko. Guztiei gustatzen zaigu egiten ditugun gauzengatik eskerrak
ematea; eta horretarako guk ere eskerrak ematen ikasi beharko dugu. Ez ahaztu
Kongon dugun MULO proiektuko pertsonak gurekin erabat kontent daudela, azkenean
beraien eskola mantentzea lortu dute eta. Hala ere, guk ere beraiei eskerrak
eman behar dizkiegu, asko ikasi baitugu, besteak beste, solidarioak izaten.
Beraz, Santa Juanaren antzera,
SOLIDARIOAK izaten, gure ETXEA zaintzen dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario