sábado, 28 de octubre de 2017

Gogoeta: ETXEA ZAINTZEN badugu, SOLIDARIOAK izango gara

Aurtengo leloa behin eta berriro errepikaten ari gara eta dagoeneko uste dugu ondo dakigula: ETXEA ZAINTZEN BADUGU... Hilabete honetan Maria Haurraren festa ospatu behar dugu, hau dela eta gure leloa modu sakonagoan lantzea gustatuko litzaiguke.

Eskolan urtero solidaritateari eta elkartasunari tartetxo bat ematen diogu, mundu honetan ez baikaude bakarrik eta gu baino egoera txarrean daudenak daudelako. Horregatik hilabete honetan zehar hainbestetan entzun dugun solidaritatea jorratuko dugu. Imajinatzen al duzu munduan guztiok bat egiteko gai izango bagina?.

Bada, aurten Kongoko iparraldean, Kivu aldean, jarraituko dugu MULO izeneko proiektua: guda jasan duten haur eta gaztetxoen eskolatzea ahalbidetuz.

Bestalde, dakizuen bezala bai Mariak eta baita Santa Juanak ere, gure ingurukoekin eskua luzatzen erakutsi ziguten. Beraz, hilabete honetan Mariaren ontasuna gogoratuko dugunez, inoiz baino solidarioagoak izatera gonbidatzen zaituztegu. Horregatik, solidaritatea ahaztu gabe, Irun eta inguruko herrietako biztanle behartsuak ere lagunduko ditugu. Lehengo urtean egin genuen bezala, elikadura bilketa bat egingo dugu Caritas-era bidaltzeko.

Beraz, prest al gaude benetan solidarioa izateko eta zure etxea zaindu besteei zaintzen ditugun bezela?


ETXEA ZAINTZEN BADUGU guk baino gutxiago daukatenei lagunduko diegu!!!

Izan gaitezen eskuzabalak Maria Haurrak erakutsi zigun moduan!!!

sábado, 21 de octubre de 2017

Keinua: NIRE IRAGARKIA

Autoestima bultzatzen duen ariketa da hau. Ikasle bakoitzak iragarki anonimo bat egin behar du non ikasle horren kualidadeak eta afizioak azaltzen diren. Kualidade eta dituen afizioak oso preziatuak izan daitezke erosle potentzial batentzako.

Ikasle bat iragarki anonimoak irakurtzen joaten da eta zein erosiko luketen eta zergatik konpartitzen dute, gehoengoak gustuko duen kualidade zerrenda osatzen den bitartean.



Es una actividad potenciadora de la autoestima en la que ese pide a los alumnos que confeccionen un anuncio plubicitario anónimo e imaginario en el que intenten venderse a sí mismos, resaltando las cualidades y aficiones que creen tener y que podrían ser apreciadas por potenciales comparadores.

Un alumno va leyendo los anuncios anónimos, y los alumnos van diciendo a quien comprarían y por qué, elaborándose una relación de cualidades preferidas por la mayoría.


sábado, 14 de octubre de 2017

Bideoa: Gure BELDURREN gainetik


Pertsona bat mugaren bat baldin badu, muga hori gainditzeko abilezi edo “talentu” berri bat garatu beharko du. Gure bizitzan zehar gauza asko ikasi dugu mugei aurka egiteko: ibiliz ikasi genuen, hitz egiten, irakurtzen eta idazten ikasi genuen… Horrelako abileziak ikasiz eta garatuz, muga pila bat gainditu ditugu. Eta hauxe, gure beldurrak gainditzeko ere balio du: zerbait berria ikasi beharko dugu beldurrei aurre egiteko.

- Zer iruditzen zaizu?
- Zein beldur dituzu?
- Beldur horiei, nola egin aurre?

sábado, 7 de octubre de 2017

Ipuina: ELKARREKIN eta NAHASTURIK hobe!!!

Bazen behin herrialde  bat besteengandik oso urruti zegoena. Ez zitzaion beste herrialdeekin kontaktuan egotea; eta horregatik harresiz inguratu zuten beraien lurralde guztia. Hala ere, herrialde horren barruan bost herri garrantzitsu zeuden eta bata bestearengandik fronterekin eta harresiekin banaturik. Gainera, herri batetik bestera pasatzea ia ezinezkoa zen.

Herri bakoitzean gauza jakin batean trebeak ziren. Adibidez, Brush izeneko herri batean, biztanle guztiak oso onak ziren marrazten eta margotzen. Txikitatik margotzen ikasten zuten bai etxean eta baita eskolan ere. Horregatik beraien kaleak oso politak ziren, koadroz eta horma-irudiz beterik zeudelako.

Herri honen ondoan, Abako izeneko herrixka bat zegoen. Bertako pertsonak oso onak ziren matematiketan. Neska mutiko txikienak ere biderkatzeko taulak buruz zekizkiten. Eta denbora igarotzen zuten dena kalkulatzen. Horregatik beraien kaleak kalkulagailuz eta arbelez beterik zeuden.

Olimpo izeneko herrian guztiak kiroletan oso trebeak ziren bitartean, Dorremi hirian musikan benetan finak ziren eta egun guztian zehar kontzertuak zeuden kaleetan. Eta azkeneko herrian, ezin hobeak ziren natura zaintzen.

Baino esan dugun bezala, ezin zitekeen herri batetik bestera igaro. Bakoitzari bere herrian egiten ziren gauzak gustatu behar zitzaizkion. Baino egun batean Brush herriko neska bat aspertu zen margotzeaz, eta bere gurasoei beste herri batera joateko baimena eskatu zien. Gurasoek egundoko haserrea hartu zuten eta ezetz esan zioten; beren ustetan margotzea munduan zegoen gauzarik hoberena zelako.

Baino neskatxa honi benetan kirolak gustatzen zitzaizkion eta horregatik gau batean, ezkutuka, Olimpo herrira abiatu zen. Bertan ikusi ahal izan zuen mundu guztia kiroletan jarduten zuela egun guztia. Bazter guztietan futbol zelaiak, igerilekuak, saski baloi jolastokiak eta kiroldegiak aurki zitezkeen; neskarentzat paradisua zen.

Neska segituan jarri zen futbolean jolasten bertakoekin. Hasieran nabaritzen zitzaion ez zela guztiz trebea, baino gogoz jolasten zuenez; segituan hartu zuen bertakoen martxa. Egunak pasa hala, mutil triste batekin egin zuen topo. Mutila benetan txarra zen kiroletan, eta berari gustatzen zitzaiona musika zen. Neskak ezkutuan herriz aldatu zela kontatu zion. Hala ere, mutila ez zen neska bezain ausarta eta ez zen gai Dorremi herrira joateko.

Horrexegatik biak plan bat burutzeko elkartu ziren. Hiritar guztiak lotara joan zirenean, bikoteak bertako kirol material guztia ezkutatu eta kale guztiak koadroz eta kolorez bete zituzten. Hurrengo egunean herritarrak jaiki zirenean, guztiz harriturik geratu ziren. Ez zekiten herri bat horren polita izan zitekeen. Guztiz liluraturik geratu ziren. Eta orduan pentsatu zuten ez zekitela zergatik orain arte beraien herria hain itsusia zen.

Momentu horretan neska eta mutila guztien aurrean hitz egin zuten, kontatuz mugek eta harresiek ez zituztela zentzurik. Pertsona bakoitzak bere gustuak eta abileziak dauzka, nahiz eta toki batean edo bestean jaio, neska ala mutila izan edo heldua edo gaztea izan.

Eta bikote honi esker, bost herrialdeen arteko harresiak suntsitu zituzten. Honi esker, pertsona bakoitza libre izan zen bere zaletasunak aukeratzeko. Gainera, herri batzuk besteei laguntzen zieten beraien hoberena oparituz. Eta horregatik egun horretatik aurrera musika, matematika, kirola, artea eta natura elkarrekin bizi dira elkar aberastuz. 

Hausnartzeko galderak:
-      Seigarren herri bat egonez gero, zein abilezia izatea gustatuko litzaizueke?
-      Zer iruditzen zaizue hasierako egoera? Gustatuko al litzaizueke herriak zaletasunen arabera banatuak egotea?
-      Zertarako balio zuten harresiek? Zuen ustetan onurak ekartzen zituzten?
-      Harresiak kendu zituztenean, onurak lortu zituzten? Zeintzuk?
-      Uste duzue trebezia guztiak garrantzitsuak direla?
-      Mundu guztiari gauza berdinak gustatuko balitzaizkigu, bizitza entretenigarria izango al litzateke? Zergatik?