sábado, 28 de octubre de 2017

Gogoeta: ETXEA ZAINTZEN badugu, SOLIDARIOAK izango gara

Aurtengo leloa behin eta berriro errepikaten ari gara eta dagoeneko uste dugu ondo dakigula: ETXEA ZAINTZEN BADUGU... Hilabete honetan Maria Haurraren festa ospatu behar dugu, hau dela eta gure leloa modu sakonagoan lantzea gustatuko litzaiguke.

Eskolan urtero solidaritateari eta elkartasunari tartetxo bat ematen diogu, mundu honetan ez baikaude bakarrik eta gu baino egoera txarrean daudenak daudelako. Horregatik hilabete honetan zehar hainbestetan entzun dugun solidaritatea jorratuko dugu. Imajinatzen al duzu munduan guztiok bat egiteko gai izango bagina?.

Bada, aurten Kongoko iparraldean, Kivu aldean, jarraituko dugu MULO izeneko proiektua: guda jasan duten haur eta gaztetxoen eskolatzea ahalbidetuz.

Bestalde, dakizuen bezala bai Mariak eta baita Santa Juanak ere, gure ingurukoekin eskua luzatzen erakutsi ziguten. Beraz, hilabete honetan Mariaren ontasuna gogoratuko dugunez, inoiz baino solidarioagoak izatera gonbidatzen zaituztegu. Horregatik, solidaritatea ahaztu gabe, Irun eta inguruko herrietako biztanle behartsuak ere lagunduko ditugu. Lehengo urtean egin genuen bezala, elikadura bilketa bat egingo dugu Caritas-era bidaltzeko.

Beraz, prest al gaude benetan solidarioa izateko eta zure etxea zaindu besteei zaintzen ditugun bezela?


ETXEA ZAINTZEN BADUGU guk baino gutxiago daukatenei lagunduko diegu!!!

Izan gaitezen eskuzabalak Maria Haurrak erakutsi zigun moduan!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario