Koloreen
munduan, bakoitzak bere izaera du. Adibidez berdea
esperantzaren sinboloa da. Koloreen munduan arazoak sortzen direnean eta
gehiegi konplikatzen direnean, Berdeak esaten die “ez galdu esperantza; galtzen
ez baduzue, edozer konpondu daiteke”. Eta honen jarrerari esker, energia
positiboaz kargatzen dira eta arazoak konpontzen dituzte.
Bestalde horia da, besteak elikatzea
gustatzen zaiona, eta horregatik zerealetan bizi da gehienbat. Hala ere, luzaroan
oso gaizki banaturik darama. Lurralde batzuetan gehiegi dagoen bitartean,
besteetan ez da iristen.
Kolore laranjak berriz, beroa igortzen
du. Gainontzeko koloreak hotzez daudenean, beregana hurbiltzen dira berriro
goxo-goxo sentitzeko. Eta hau gertatzen da laranja Eguzkian bizi delako.
Gero marroia dago, oso gaizki
sentitzen dena. Zeren norbaiti zerbait gaizki ateratzen zaionean “que marrón”
esaten dute. Eta horregatik koloreen munduan ere zerbait gertatzen denean
kolore marroiari egiten diote errieta. Horregatik, kolore marroia basora joan
zen bizitzera lasai-lasai. Eta orain beste koloreak urduri daudenean,
berarengana joaten dira lasaitzera.
Gorria beti gelditu ezinik
dabil. Beti arazoetan sartzen oso bihurria delako. Arazo mota guztietan topatu
dezakegu, politikoetan, etxekoetan, maitasunean. Eta hori da oso bizia delako,
gure bihotzetan bizi baita.
Ezin
ditugu beltza eta txuria
ahaztu. Beti elkarrekin doaz, beraien bizkarrak itsatsirik daude eta. Orduan, siamesak direnez, aprobetxatzen dira
besteei adarra jotzeko, bata bestearengatik etengabe aldatuz. Baino ez dute
inoiz gezurrik esaten. Beraiek badakite gauza on guztiek badutela zerbait
txarra; eta txar guztiek ere, beti dakartela zerbait ona; argia eta itzala bezala.
Eta ezin genituen arrosa eta urdina
ahaztu! Oso kolore maitekorrak, ausartak, indartsuak eta eskuzabalak ziren.
Baino historian zehar kolore arrosari pentsatzea eta erabakiak hartzen debekatu
diote. Eta urdinari ordea, negar egitea eta beldurra izatea debekatu diote.
Gainera, horretaz gain, arrosari esan zioten “zu beti panpinekin jolastu behar
zara”; eta urdinari ordea “zu beti baloiarekin”. Baino egia esateko urdinari
panpinak gustatzen zitzaizkion eta arrosak primeran pasatzen zuen futbolean.
Horregatik ezkutatzen ikasi zuten eta beraien
jolasak elkartrukatzen ere bai. Pentsatu nahi zutenean, pentsatzen zuten; negar
egin nahi zutenean, negar egiten zuten.
Baino horrelakoetan koloregabeak iristen ziren
esanez: “urdina, utzi negar egiteari eta baztertu panpinak” “eta zu arrosa,
baloia ezta ukitu ere eta ez hainbeste pentsatu”. Eta horrela urteak eta urteak
pasa ziren; menderik mende.
Azkenean gure bi kolorean beldurrez egoten nekatu
ziren; beraiek beraien izaera propioa izan nahi zuten, ez inposatutako bat. Eta
horrexegatik egun batean koloreen mundutik ihes egin zuten. Urdina oso
beldurturik zegoen; baina arrosak ideia bikaina izan zuen “zergatik ez gara gu
biok nahasten?”.
Eta hala izan zen. Nahastu eta kolore MOREA sortu zuten. Honenbestez
morea oso kolore maitekorra eta eskuzabala da. Gainera besteei laguntzea
atsegin du. Oso kolore azkarra eta ausarta da. beldurra duenean negar egiten
du, baina segituan pasatzen zaio. Futbolera jolastu nahi duenean, baloiarekin
ibiltzen da; eta panpinekin nahi duenean, hauekin ibiltzen da. nahi duena
egiten du; besteek pentsatzen dutena inporta ez zaiolako.
Horregatik morea libre izan nahi duten
pertsona guztiengan bizi da.
Hausnartzeko galderak:
-
Zein da ipuinetik gehien
gustatu zaizun kolorea?
-
Zeinekin identifikatu zara?
-
Uste al duzu neskak eta
mutilak desberdinak direla?
-
Zer gertatzen da mutil batek
panpinekin jolasten bada? Eta neska bat futbolean?