domingo, 4 de marzo de 2018

Gogoeta: ETXEA zaintzen badugu, BERDINTASUNA lortuko dugu

Martxoari hasiera emango diogu, eta martxoak 8 hartuko dugu abiapuntu bezala. Horregatik uste dugu hilabete honetan zehar BERDINTASUNA zentzu guztietan lantzea ezinbestekoa dela. Gure gizartean oraindik gauza asko daude aldatzeko eta rol puskatzeko. Beraz, erakutsi dezagun gure ikasleei desberdintasun guztien gainetik, guztiak berdinak garela, eskubide eta betebehar berdinekin. 



Zer da BERDINTASUNA?

Zer da berdintasuna? Guztiak berdinak al gara? A ze galdera zaila bi hauek. Alde batetik desberdinak gara, pertsona bakoitza izaera desberdina duelako eta gauza ezberdinak gustatzen zaizkigulako. Gainera eskolan behin eta berriro errepikatzen dizuegu garrantzitsua dela bakoitzak bere berezko izaera izatea. Baino esan beharra dago, azken batean pertsona guztiak pertsonak garela eta eskubide berdinak ditugula.

Gaur egun oraindik desberdintasun handiak daude eskubideei dagokionez. Adibidez, ez da berdina Irunen bizi den mutil bat edo Afrikako herrialde pobre batean bizi den mutil bat. Zoritxarrez ez dituzte eskubide desberdinak. Eta zuen ustez legezkoa al da eskubideak jaio garen tokiaren araberakoak izatea? Horregatik, hilabete honetan zehar berdintasunaren alde egin nahi dugu.

Baino berdintasunaren hitza, askoz ere zabalagoa da. Datorren martxoaren 8an Emakumearen eguna ospatzen dugu. Egun hau zergatik ospatzen dugun galdetuko duzue. Ba erantzuna erraza da, emakumeak oraindik eskubide berdinak ez dituztelako toki guztietan. Aurrera pausu handiak eman dira historiako azkeneko urteetan zehar, baino leku askotan oraindik eskubide asko falta zaizkie. Begiratu zuen ingurura; desberdintzen zaituen zerbait ikusten duzue? Guretzako guztiak zarete ikasleak; ez du inporta neska edo mutilak izatea.

Oraindik askotan entzuten dugu neskak eta mutilak desberdinak garela. Adibidez: panpinak eta arrosa kolorea nesken kontua dela; urdina eta futbola mutilen gauzak direla; neskak negartiak direla edo mutilak ausartak. Baino ez dugu uste hori egia denik. Pertsona bakoitza desberdina da eta hori den bezalakoa onartu behar dugu. Beraz, hilabete honetan zehar gustatuko litzaiguke desberdintasun horiek baztertzea eta denak elkarrekin egotea. Ez du inporta neska edo mutila izatea, azkarra edo motela, dibertigarria ala aspergarria, pobrea ala aberatsa… Guztiak gara berdinak.

ETXEA zaintzen badugu, BERDINTASUNA lortzen dugu

No hay comentarios:

Publicar un comentario