Gure etxea zainduz, BAKEA lortzen dugu.
Urte berri on guztiei eta ongietorriak izan zaitezte berriro
eskolara! Zer moduz pasa dituzue oporrak? Seguru bikain igaro dituzuela eta
pilak kargatzeko aukera izan duzuela. Orain berriro hemen gaude gauza pilo bat
elkar banatzeko eta asko ikasteko. Seguru egun hauetan irudi asko ikusiko
zenituztela Olentzero eta Erregeenak opariz gainezka. Ba… hilabete honetan
eskatzen dizueguna da zuek paper hori hartzea. Baino gure zakuak opariz beteak
egon beharrean, bakez beteak eramango ditugu.
Batzuek
oso memoria ona duzue eta seguruenik gogoratuko zenuten urtarrilaren 30ean beti
bakearen eguna ospatzen dugula. Baino… ba al dakizue zergatik? Ba ospakizun hau
duela 54 urte sortu zen munduko eskola guztiek bakearen alde lan egiteko. Eta
egun hori aukeratu zen Mahatma Gandhiren heriotzaren urteurrena delako. Berak
lortu zuen bere herria, India alegia, Erresuma Batutik modu baketsu batez
independizatzea. Normalean herrialdeak askatasuna lortzeko, borrokatu behar
izan dute eta gerrak jasan. Baino Gandhik gauzak egiteko beste modu bat
erakutsi zigun.
Guk ere eredu hori jarraitu
nahi dugu. Horregatik arazoak ditugun bakoitzean, borrokatu gabe edo garrasi
egin gabe konpontzea gustatuko litzaiguke. Egia da ohituak gaudela beti biderik
errazena hartzeko. Eta horregatik gure lagunak iraintzen ditugu edo beraiekin
borrokatzen gara. Baino hemendik aurrera ahalegin txiki bat egingo dugu gauzak
modu baketsu batez konpontzeko. Modu honetan lagunak ez dira gurekin hainbeste
haserretzen eta ez ditugu hainbeste mintzen. Beraz saiatu gaitezen gu ere
Gandhiren antzera arazoak modu baketsu batez konpontzen.
Gure etxea zainduz, BAKEA lortzen dugu.
Uso zuriak irakatsi nahi digu
gerrarik gabeko mundua
behar dugula lortu.
behar dugula lortu.
Alaitasuna, bakea eta
maitasuna dakarzkigu
eta gu denok hobeto bizitzea nahi du.
eta gu denok hobeto bizitzea nahi du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario