domingo, 4 de febrero de 2018

Gogoeta: GAUZA TXIKIAK egiten badituzu, zure ETXEA zaintzen ari zara

   Nola zaindu dezakegu gure etxea? Zer egin dezakegu gure ingurua zaintzeko? Nola sortu giro ona eguneroko gure bizitzetan? Askotan gauza txikiak eginez gure ingurumena onera alda dezakegu: irribarre zintzo batek, bizkarrean laztan batek, besarkada bero batek, begirada atsegin batek… eragin magikoak izan ditzakete.

   Keinu txiki horiek, giroa hobetzen dutenak, zer kostatzen zaizkigu? Ezer ez. Batzuetan ohartu gabe egiten ditugu. Beste gauza asko ere egin genitzake, ahaleginik gabe, besteei laguntzearren, gure mundua hobetzearren eta, batez ere, zoriontsuagoak izatearren eta gure buruarekin hobeto eta gusturago egotearren.

   Eragin handiko gauza txiki asko egin ditzakegu… 

   Egin itzazu eta izan zaitez besteei laguntzen dien pertsona. Disfrutatu!


   Ikas dezagun gauza on eta xumeak baloratzen, konturatuko zara oso gutxi behar dela zoriontsu izateko eta ondokoak zoriontsu egiteko.

   Gogoera ezazu hilabete honetako leloa:

   GAUZA TXIKIAK egiten baditugu, zure ETXEA zaintzen ari zara.


   Zer iradokitzen dizu irudian dagoen mezua?


No hay comentarios:

Publicar un comentario