domingo, 10 de diciembre de 2017

Gogoeta: ZER DIRA GABONAK ZURETZAT?



Gezurra badirudi ere, lehenengo hiruhilekoaren amaieran gaude.  Lan handia egin dugu, eta indar eta ilusioz hasi izan arren, momentu honetan deskantsatzeko beharrez gaude. Hainbeste lana egin izanak badu bere saria. Oporrak hementxe ditugu, eta gustura hartuko ditugu. Gainera, opor hauek bereziak dira, deskantsatzeaz aparte beste zerbait ospatzen dugulako.

Oso ondo ezagutzen dugu guztiok Jesusen jaiotza nolakoa izan zen. Eta ez zen oso erraza izan; Maria eta Josek errefusatzeari aurre egin behar izan bai zioten momentu latz batean. Hala ere, ez zuten etsi eta aurrera egin zuten. Gu momentu askotan sentitu dezakegu gure ingurukoek errefusatzen gaituztela. baino hausnartzen badugu, beti izango dugu norbait gure ondoan laguntzeko prest. Beti dugu norbait gure bihotzetan gidatzeko prest dagoena. Eta azken finean hori da festa hauetan ospatzen duguna.

Argi dago gure inguruan erlijio desberdinetako jende gehiago dagoela. Baino egia da abenduan zehar gizartean bizitzen ditugun sentimenduak bereziak ditugula. Besteengan gehiago pentsatzen dugu eta solidarioak gara. Gure eskuzabaltasuna areagotzen da eta bakarrik dauden pertsonetan gehiago pentsatzen dugu. Batzuetan materialtasunean erortzen gara eta oparietan gehiegi pentsatzen dugun arren; gure bihotzek zerbait berezia bizi dute.

Eta hau da azken batean Jesusek nahi duena. Mahai inguru batean elkartzea maite ditugun pertsonekin. Jesusek erakutsi zigun behartsuak lagundu behar ditugula eta ez bakarrik utzi. Eta hori gure keinuetan ikusten da. Hobeto portatzen gara gure inguruekin eta detaile politak izaten ditugu hauekin.


Azken batean festa hauek horretarako dira. Jesusen jaiotza gogoratzeko eta bere pausuak jarraitzeko. Beraz, Zer egingo duzu zuk festa hauetan Jesus eta zure pertsona maiteak alaitzeko?


No hay comentarios:

Publicar un comentario