lunes, 21 de mayo de 2018

Keinua: SOBREA

  Hilabete honetan Santa Juanaren ospakizunak egin ditugu, bertan elkarrekin kantatu dugu, dinamikak egin ditugu eta MULO proiektuari AGUR esan diogu. Beraz, ez dugu honi guztiari ezer gehiago gehituko. 

    Hau dela eta, pentsatu dugu hilabete honetako keinu xumea MULO proiekturako diru bilketa eta TXAPA solidarioa izan direla. Aurreko astetan banatutako sobretxoak bilduko ditugu eta FISCera eramango ditugu. Dinamika honen helburu nagusia elkar laguntzearen kontzientzia piztea da. Guztion artean MULO herrian ESKOLAn laguntzea lortu dugula ziur gaude. MILA ESKER guztioi!!!



No hay comentarios:

Publicar un comentario